Aitor Elexpuru eta Ladis Satrustegi izanen dira EH Bilduko Berako eta Lesakako hautagaiak

Antxeta Irratia 2022ko abe. 20a, 00:00

Maiatzeko udal hauteskundeetara begira jarri da dagoeneko EH Bildu eta Nafarroako zenbait herriko hautagaiak zeintzuk izanen diren aurkeztu ditu. Tartean, Berako eta Lesakakoak ere aurkeztu dituzte eta oraingo alkateak diren Aitor Elexpuruk eta Ladis Satrustegik hautagaitzan errepikatzeko nahia erakutsi dute. 

Aitor Elexpuru eta Ladis Satrustegi, Berako eta Lesakako oraingo alkateak, izanen dira EH Bilduko zerrendaburu datozen maiatzeko udal hauteskundeetan. EH Bilduk jakitera eman duenez, bi hautagaiek agintaldian errepikatzeko nahia erakutsi dute eta beraz, beraiek izanen dira herri hauetako zerrendaburu.

Elexpuru 2015etik 2019ra zinegotzi izan zen eta 2019an iritsi zen Berako alkate izatera. Satrustegi berriz, herriko hainbat kultur taldeetan parte hartu ondotik, 2019an Lesakako alkate gisa aukeratua izan zen.