'Belar Hostoak' disko aurkezpen kontzertua Itsas Etxean

Antxeta Irratia 2022ko abe. 16a, 00:00

Txomin Artolak 1978an argitaratutako lanari keinu bat eginez, Belar Hostoak II diskoa plazaratu berri du, haren semea Urbil Artolak bideratutako boskoteak. Hondarribian aurkeztuko dute ostirala 20:00 honetan. 

Walt Whitmanen Belar Hostoak (Leaves Of Grass) liburutik zenbait testu euskaratu, abesti bilakatu eta argitaratu zituen Txomin Artolak 1978an. 80. hamarkadan euskal musika eta kulturaren mugarri izan zen lanaren hari beretik, orain Dani Venegas, Andoni Etxebeste, Antxon Sarasua, Jon Gurrutxaga eta Txomin Artolaren semea den Urbil Artolak, Belar Hostoak II lana plazaratu dute. Loraldia Festibalerako enkarguz prestatutako lana izaki, bere ibilbidea egin du, eta 1978ko disko hartako kantuak berrikusi eta bere erara moldatu ditu boskoteak egitasmo honetarako. "Haren esentzia mantendu, baina era berean, ikuspegi musikal berri bat eman diogu", dio Urbil Artolak.

Diskoaren aurkezpen kontzertua Itsas Etxeko auditoriumean egingo dute abenduak 16 honetan (20:00etan), eta ikuskizunean Amaia Lasa olerkariak ere parte hartuko du, Whitmanen inguruan errezitatuz. Sarrerak 3 eurotan dira.

Erlazionatuak

'Belar Hostoak' disko aurkezpen kontzertua Itsas Etxean

Antxeta Irratia 2022 abe 16 Behe Bidasoa