Joseba Aurkenerena irakasle, historialari eta idazlearekin hitzegin dugu luze eta zabal, Olentzero edo Olentzaroren historia, jatorria eta etimologiari buruz.
Etxeko txikiak dagoeneko hasi dira Olentzerori opariak eskatzen, baina, Olentzero ezagutzen al dugu? Ba al dakigu zein den bere jatorria? Galdera horiei erantzuteko Eusko Ikaskuntzak Urruñako Posta gelan antolatu duen "Olentzero" solasaldian hizlari izango da ostegun honetan Joseba Aurkenerena aditua. Bere eskutik ere, xehetasunak bildu ditugu Antxeta Irratian. Azaldu digunez, XVII. mendean iada, Lope Martinez Isasti historialariak aipatu zuen "betidanik ospatu izan zela". Baina mito honen sustrai sakonak gure historian galtzen dira. Euskaldunon mitologiaren baitan. Izan ere, neguburu, neguko solstizioaren haritik eguzki zaharra hiltzen eta eguzki berria piztutzen zaigun honetan, garai bateko euskaldunentzat natura sakratua izanik, ondorengo antropozentrismoak bultzatuta, "naturaren aro aldaketaren pertsonifikazioa da Olentzero" bere ustetan.
Nolanahi ere, 15 bat izen edo deitura desberdin zerrendatu ditu berak Olentzerori buruz, eta etimologikoki ere, hainbat teoria daude. Barandiaranek, Xebero Altubek, Julio Caro Barojak edota Jose Maria Satrustegik defendatutakoak. Aurkenerenak denak aipatu dikigu, baina azken honekin bat egiten du. Olentzaro edo olez egiteko aroa dela. Hau da, (olez) etxez-etxe kantuz ibiltzeko garaia.
Azalpen guztiak ondoko elkarrizketak bildu ditzakezue.