Euskal iheslari eta deportatuen seme-alaben lekukotasunak jaso ditu Miren Azkarate kazetariak liburu batean aurreneko aldiz. 'Ikusezinak, erbesterastuen haurrak' liburuan, 8 testigantza jasotzen dira.
Miren Azkarateren esanetan, "jasotako lekukotasun hauek, lagin txiki bat besterik ez dira. Ehunka haur eta nerabe izan baitira egoera berdinean". Deserria edota deportazioaren adibideak, Kuban, Cabo Verde, Mexiko, Ekuadorren edota Euskal Herrira zabaltzen dira. Izan ere, 60. hamarkadaz geroztik 2.500 pertsona inguruk erbestera jo behar izan dute. Artean, 33 pertsona bizi dira Euskal Herritik kanpo: bost deportatu eta 24 iheslari.
Miren Azkaratek berak aitortu digunez, "esperientzia pertsonaletik eta arrazoi politikoengatik" hartu zuen liburu idazteko erabakia. Eta testigantzak biltzen hasi bezain pronto ohartu zen, bera bezala, beste asko zeudela oroitzapen goro, min, bizipen eta bizipoza berak zituztenak.
Hauen artean, Ihintza eta Haitz Aldana, neba-arreben lekukotasunak jaso ditu Azkaratek. Angel Aldana, haien aita bizitza guztia erbestean ezagutu zuten, Haurrak zirela, Euskal Herritik milaka kilometro bidaiatu behar izan zituzten aitarekin egon ahal izateko. Haiekin hitzegin dugu Antxeta Irratian.
Bestalde, Miren Azkarate kazetariak, 'Ikusezinak, erbesteratuen haurrak (Baigorri Argitaletxea, 2022) liburua aurkeztuko du Hendaiako Baleak elkartean, hilaren 17an eguerdiko 12.00etan.