“Bi arnas” dokumentala proiektatuko dute bihar Beran

Antxeta Irratia 2022ko abe. 14a, 00:00

Iratxe Sorzabal presoaren eta bere amaren, Mari Nieves Diazen, historia kontatzen du Bi arnas dokumentalak. Tortura da gai nagusia eta horren inguruko testigantza ematen dute bi protagonistek, baita horrek eragiten dien sufrimendu eta arnas falta ere. Bidegabekeria baten isla da lana, sekula eskaini gabeko elkarrizketa bat. Emanaldia abenduaren 15ean izanen da, bihar, 19:00etan Berako Beralandetan.