Berako Gure Txokoa elkarteak zuzendaritza berritzeko bigarren saiakera eginen du

Antxeta Irratia 2022ko abe. 14a, 00:00

Gure Txokoa elkarteak zuzendaritza berritu nahi du eta horretarako, batzar orokorra deitu du larunbat honetarako, abenduaren 17rako, 19:00etan Iamotenean. Pasa den azaroaren 12an ospatu zen helburu bera zuen lehen bilera, baina orduan ez zenez, ez norbanakorik ez talderik aurkeztu, berriz ere elkartuko dira bigarren saiakera egiteko.

Zuzendaritza talde berria sortzeko, lau kide behar dira gutxienez, elkartearen oinarriak dioten moduan. Hala ere, norbanako batek interesa badu elkartearen ardura hartzeko, egoera berean dauden bertze batzuekin elkartu ahal izanen dira horretarako. Gainera, gaur egungo zuzendaritza taldeko bi partaide prest agertu dira bertze urte batez bertan lanean jarraitzeko eta lantalde berriari kudeaketan laguntzeko.