Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala ikustera joateko autobusak jarri dituzte eskualdean

Antxeta Irratia 2022ko abe. 14a, 00:00

Bertsozale Elkarteak antolatuta, autobusak egonen dira eskualdeko zenbait herrietatik Iruñeara Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala ikustera joateko. Abenduaren 18an, igandean, ospatuko da ekitaldia eta Doneztebetik, Elizondotik eta Lesakatik aterako dira autobusak.

Elizondon, herriko plazatik abiatuko dira Nafarroa Arenara, goizeko 9:00etan. Donezteben berriz, autobus geltokian egina dute hitzordua, 8:30ean. Eta Lesakan, azkenik, 8:00etan abiatuko da autobusa suhiltzaileetako geltokitik.