Anne Isi da artista eta sortzaile nobelen eskura dagoen GazteArtean Expoko aurtengo azken gonbidatua

Antxeta Irratia 2022ko abe. 13a, 00:00

Abenduaren 16tik urtarrilaren 22ra bakardadean aurkezten duen bere aurreneko erakusketa jasoko du Martindozenea Gaztelekuak. 

Irungo Udalak artista gazteen lana balioan ezarri eta haien hastapenetan laguntzeko GazteArtean Expo programa abian jarri zuen duela zenbait urte. Dozenaka margolari, eskulturgile eta diseinatzailek izan dute aukera Martindozenea Gaztelekuan euren lana erakusteko. Eskualdean ez dute artistek euren lanak aurkezteko leku gehiegi. Eta Irunen, Kunshtall Diseinu Eskola edota Pio Baroja Institutoan eskaintzen den batxilergo artistikoaren ikasketei esker, sortzaileen harrobia etengabea denez, haien eskura jarri nahi dute erakusketa gunea. Garikoitz Murua, programaren eramaileak dioenez, “gazte sortzaile askok ez dakite oraindik ere tresna hau eskura daukatela”. Eta beraz, 2023an ekimenari bultzada eman nahi diote. Dagoeneko, eskualdeko bost emakume artista gazterentzako erakusketak hautatuak dituzte urte berrirako. Baina 2022a ere 27 urteko Anne Calvo (Anne Isi izengoitiaz ezaguna) izango da urteko azken gonbidatua.

Abenduaren 16tik urtarrilaren 22ra Pio Barojan batxilergo artistikoa ikasten hasi zenetik gaur egun arteko bere ibilbidearen bilduma aurkeztuko du. Ilustrazioak eta eskulturaren bat edo beste ikusi ahal izango dira Martindozenea gaztelekuan, bere burua identifikatzeko erabiltzen dituen koloreak nabarmenduz, tonalitate moreak, arrosak eta urdinak. Baina artistak aitortu digunez, bere “B alde ilunagoa eta beldurgarriagoa ere” landua duenez horri lotutako zenbait lan proposatzen ditu.

Hiru ataletan erakutsiko du bere imaginarioaren fruitu den obra. Eta gaur egun tatuaien munduan hastapenak egiten ari den bitartean, erakusketaren protagonista nagusia oraindik ere amaitu ez duen tarot karten bilduma bat izango da.