Bolondres lanetan ari diren 1.000 irundarrak ez dira aski eskariari erantzuteko

Antxeta Irratia 2022ko abe. 13a, 00:00

Sozial arloan ari diren Irungo 60 eragileen lana ezagutarazteko eta bolondres lanak egitera animatzeko “Zure denboraren balioa” kanpaina abiatu du udalak.

Irungo Udalak egindako azken azterlanaren arabera, emakumeak, etorkinak, desgaitasunen bat duten pertsonak, adinekoak edota zaurgarritasun egoeran dauden irundarren alde lan egiten duten 60 elkarte eta erakunde sozial daude Irunen. Haietan bere denbora besteei oparitzen dieten 1.000 bolondres inguru ari dira lanean, eta David Nuño, Gizarte Zerbitzuetako udal ordezkariak dioenez, "ikusten ez den lan hori balioan jarri eta haien oinarri soziala indartzeko kanpaina" abiatu du udalak egunotan. Izan ere, pandemia denboran ezinbestekoak izan zen erakunde hauen sustengua eta lana, orain bizi dugun krisi ekonomikoaren baitan, indartu beharretan dabil ere eskariari erantzuteko. "Herritarren beharrak emendatu egin dira, eta esku kolpe bat behar duten eragile asko dago", dio Nuñok.

Kanpaina abenduaren 12tik 23ra luzatuko da udal bulego, hedabide, sare sozial eta leku publikoetan.

Erlazionatuak