Emakumeendako II. Ahalduntze tailerra Elizondon

Antxeta Irratia 2022ko abenduaren 13a

Emagin elkarteak emanen du lantegia abenduaren 21ean eta 22an eta autoestimu feministaren inguruan hausnartzea izanen da tailerraren helburu nagusia. 

Baztango Berdintasun Zerbitzuak antolatuta, Emakumeendako* II. Ahalduntze Lantegia eskainiko du Emagin elkarteak Elizondon, datorren abenduaren 21ean eta 22an. Tailerra arratsaldeko 17:30etik 20:30era ospatuko da Arizkunenean.

Ikastaroan autoestima femenisita landuko dute eta kontzeptu hau definitzen saiatuko dira. Izena emateko epea irekia dago jada eta horretarako, berdintasun@baztan.eus helbidera idatzi edo 613 003 634 telefono zenbakira deitu beharko da.