Baztango Udalak eta Baztango Talde Ekosozialak antolatuta, Zigan bizi den irundarrak bere lan berria aurkeztuko du datorren abenduaren 28an Elizondon.
Aiora Zabala Aizpuruk Natura gure esku liburu berria argitaratu du. Irunen jaio, baina Zigan hazia den Ekonomia Ekologikoan doktoreak gizakiaren eta ingurumenaren arteko harremanei buruzko saiakera idatzi du lan honetan. Ikerketa lan baten ondotik eta bere bizipen pertsonaletik abiatuta, gaurkotasun handiko gaiak plazaratzen ditu. Honen harira, larrialdi klimatikoaren eta bioaniztasunaren galeraren inguruko gogoeta egiten du eta gai hauei erantzun bat emateko guztiok dugun erantzunkizuna ere agerian utzi nahi du, mezu positibo baten bidez.
Zabala, Ekonomia Ekologikoak doktorea izateaz gain, Erresuma Batuko Open University-ko eta Cambridge-ko Ingurumen Politika irakaslea da gaur egun.