Bortzirietako Bertso Eskolak antolatuta, 23. aldiz ospatuko da Beran eta Lesakan taldekako txapelketa. Abenduaren 10ean eginen dute, larunbat honetan, eta bi herrietako udalen laguntza izan dute lehiaketa antolatzeko.
Eguerdiko 12:00etan hasiko da Berako Kataku ostatuan eta bertan, bertsolariek banaka arituko dira kantuan. Lan hau bukatuta, taldeak osatuko dira eta hortik aitzinera, taldeka arituko dira lehian. Arratsaldean berriz, Lesakan eginen dira finalerdian, hain zuzen ere Zialdo ostatuan 16:00etan eta 17:30ean Antoiun. Finala berriz, Arranon ospatuko da, afaldu ondotik. Afarira nahi duen guztia apuntatu ahalko da eta horretarako, 618 963 011 zenbakira idatzi beharko da eta 15 euro ordaindu.