Eguberrietako azoka eginen dute larunbatean Beran

Antxeta Irratia 2022ko abe. 8a, 00:00

Berako Udalak eta Kiribilek antolatuta, Eguberrietako azoka ospatuko dute herrian Berako komertzioek, eskulangileek eta elikadura ekoizleek. Merkatua abenduaren 10ean eginen da, larunbatean, Toki Ona Insitutuko estalpean eta egun guztian zehar.

Goizez, 10:30etik 14:00ak arte egonen dira postuak ikusgai eta arratsaldean berriz, 16:00etatik 19:00etara. Azokan parte hartu nahi duen guztiak gaur izanen du apuntatzeko azken eguna. Horretarako, galdetegi bat bete beharko da esteka honen bitartez: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdhuailtF5uVOEgQvp5JgSoYH0w1ZxlY_stkTNIBcZzhE1tgA/viewform. Jakinarazi dutenez, izen-ematea handia bada, eskualdeko eskulangile eta elikadura ekoizleek izanen dute lehentasuna euren postua paratzeko.