Baztango Berdintasun Zerbitzuak eta Euskara Zerbitzuak antolatuta, Euskalgintza eta feminismoaren arteko loturak izenburuko mahai-ingurua ospatuko dute abenduaren 15ean Elizondoko Arizkunenean, arratsaldeko 18:00etan. Bertan, Lorea Agirre eta June Fernandez kazetari eta eragile feministak izanen dira hizlari gisa eta Elurre Iriartek dinamizatuko du elkarrizketa.
Euskaraz bizitzearen hautuak eta emakume izateak ekartzen dituen zailtasunak parekoak izan daitezkeela ikusirik, zapalkuntza horietatik ateratzeko antzeko soluzioak ere bilatzeko aukera plazaratu nahi dute mahai-inguruan antolatzaileek.