Pilota jaialdi handia Urantzu frontoian eguberritako opari

Antxeta Irratia 2022ko abe. 7a, 00:00

Abenduaren 23an Binakako Txapelketako Ezkurdia-Martija eta Jaka-Arangurenen artekoa jokatuko da, Irungo herriak goi mailako pilotaren alde egindako apostua berretsi nahian.  

Irungo Udala pilota eskola berriz ere martxan jartzeko ahaleginetan ari bada ere, momentuz honek ez du fruiturik eman. Eta Borja Olazabal Kiroletako ordezkariak etorkizunean pilotari irundarren bat goi mailan ikusteko aukera harrobia bultzatuz egin lortu beharra dagoela aitortu badu ere, momentuz, Urantzu frontoi berrituan goi mailako pilota gozatzeko aukerarekin bide eman nahi diote zaletasunari.

Udalak 4,5 milioi euroko inbertsioa egin zuen Urantzu pilotalekua berritzeko, eta dagoeneko pilota enpresentzat erreferentziazkoa dela nabarmendu du Inaxio Errandonea pilotari ohia eta ASPE enpresako ordezkariak. Ongi ezagutzen du Urantzu pilotalekua nolakoa zen lehen "hezetasunak jota eta hotza", eta nolakoa den orain: "pareta ona zen jokorako eta mantendu dute, eta ezker pareta goxoa da, zoragarria ez zaleentzako bakarrik, ETBk ere esana du kamerak instalatzeko oso egokia dela".

Izan ere, abenduaren 23ko jaialdia 21:00etan hasiko da, ETBren kamerak lekuko direla, eta bi partida izango dira. Lehenengoa Binakako Promozio Txapelketaren barruan, Bakaikoa-Morgaetxebarria eta Exposito-Bikuña artekoa, eta bigarrena, Binakako Txapelketaren barruan, Ezkurdia-Martija eta Jaka-Aranguren. Hain zuzen ere, Ezkurdia Lau eta Erdiko Txapelketako azken irabazlea izanik, gure eskualdean "tiroi handia" duen pilotaria dela nabarmendu du Errandondeak.

Sarrerak interneten eros daitezke, www.entradasfronton.com helbidean. Eta soberan geratuko balira, egunean berean Urantzuko txarteldegiak 20:00etan zabalduko du. Txartelen prezioak 25 euroan erreboterako zein goiko alborako, eta 30 euroan kantxarako.

Erlazionatuak

Pilota jaialdi handia Urantzu frontoian eguberritako opari

Antxeta Irratia 2022 abe 07 Behe Bidasoa

Pilota jaialdi handia Urantzu frontoian eguberritako opari

Antxeta Irratia 2022 abe 07 Behe Bidasoa