Naroa Otamendi beratarra Gipuzkoako akordeoi lehiaketako txapeldun

Antxeta Irratia 2022ko abenduaren 6a

Gipuzkoako XLII. akordeoi lehiaketa ospatu zen pasa den igandean, Arrasateko Akordeoi Lehiaketaren barrenean, Hauspoz elkarteak antolatuta. Txapelketan Naroa Otamendi Abril beratarrak parte hartu zuen eta irabazle suertatu zen junior kategorian.