Blancanieves Bertiz Iriartek bere lehen liburua kaleratu du, Fluyendo izenburua duena, eta ortzirale honetan (abenduak 9) Pello Fernandezek lan honen aurkezpena eginen du Arizkunenean, arratsaldeko 19:00etan. Bertiz sunbildarra da sortzez eta Oronozen bizi da orain. Bere lehen liburuan bere bizipenak kontatzen dituen bi kontakizun labur idatzi ditu, baita olerkiak ere. Ortziraleko aurkezpena Haritz Sagasetaren musikaz lagundua egonen da.