Datorren urtera begira jarri dira Loraldiberri azokaren antolatzaileak

Antxeta Irratia 2022ko abe. 5a, 00:00

Aurreneko edizioaren bilan baikorra egin dute antolatzaile, argitaletxe eta sortzaileek. Beraz, Urruñan euskal kultura biziarazteko hitzorduari segida emango diote. 

Igandean, eguraldia lagun, Urruñan estreinekotz ospatu duten 'Loraldiberri' izeneko disko eta liburu azoka burutu zuten igandean. Antton Abadiak bultzatu zituen lore jokoekin eman zen euskal kulturaren loraldia gogoan antolatu dute, eta lehen ediziorako 20 bat egitura, argitaletxe edo autoekoizleek parte hartu dute.

Elizaren aintzinean den plazan iragan da Urrunaga elkarteak Berttoli elkartearen laguntzarekin antolatutako ekimena. Urruñako auzapeza Filipe Aramendi pozik azaldu da azokarekin. "Hainbat urtez gure herrian euskal kulturak ez du ukan behar zuen lekua, eta honi esker, urratsez-urrats berriz ere hasia da merezi duen lekua hartzen", nabarmendu du auzapezak.

Pozik azaldu dira ere partehartzaileak. Elkar edo Dakit argitaletxeak, Hatsa edo Lapurdi 1609 elkarteak, baita Thierry Biscari bezalako musikari eta kantariak ere. Denek azpimarratu dute azokaren garrantzia. Hortaz, Urrunaga elkarteko Joseba Aurkenerena antolatzailea, behin lehen edizioa bukatuta datorren urtera begira jarri da.

Maia Muaraga lankidea izan da azokan haiekin kalakan.

Erlazionatuak