Olentzero Batzordearen bilera irekia eginen dute gaur Lesakan

Antxeta Irratia 2022ko abenduaren 5a

Olentzero eguna, edo abenduaren 24a, egun handia da Lesakan eta bertako ekitaldiak prestatzeko bilera irekia antolatu du Lesakako Udalak gaur (abenduaren 5a) 19:00etan, Lesakako herriko etxeko pleno aretoan. Olentzero Batzordean parte hartzen dutenek Olentzero eguneko ekitaldiak eta lehiaketa prestatuko dituzte bertan.