Gero eta gutxiago falta da 2022ko Eguberriak ospatzeko eta dagoeneko gure eskualdeko herrietan besten prestaketetan murgilduta daude. Donezteben, errate baterako, gaur (abenduaren 5an) eginen dute Gabonetako ekitaldiak antolatzeko bilera irekia. Udalak egin du hitzordua, udaletxean iluntzeko 20:00etan eta herritar guztiak gonbidatu ditu bertan parte hartzera.