150 bidasotarrek euskaraz mintzatu eta elkar ezagutzeko aukera izan dute Mintzodromoan

Antxeta Irratia 2022ko abe. 1a, 00:00

“Bidasoan biz(h)itza. Euskararen korronteak busti zaitzala” lelopean, eskualdeko Mintzodromoa ospatu dute goiz honetan Hendaiako Gaztelu aretoan. 

Euskaraldiaren ekimenen baitan, Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoaren eskutik urteroko Mintzodromoak 150 lagun bildu ditu Hendaian. Goizeko 10:00etatik 12:00etara bospasei laguneko taldeetan aritu dira mintzapraktikan. Euskara ikasten ari diren guztiei dei berezia egin diete, eta urtero bezala, euskaltegietako ikasle andana bat bildu da bertan, baita euskararen erabilerari bultzada emateko konpromisoa duten hainbat euskaldun jator ere. Baina topaketa honek, euskaraz ekiteko eta aritzeko aukera eman ez ezik, askorentzat eskualdeko beste herrietako jendea ezagutzeko parada ematen du urtero.

Aitor Errazkin lankidea izan da bertan, eta antolatzaile zein partehartzaileekin mintzatu da.