Armiarma antzerki obra eskainiko dute bihar Lesakan

Antxeta Irratia 2022ko abe. 1a, 00:00

Keinu Leihoak antzerki zikloaren barrenean, ortzirale honetan, Armiarma obraren emanaldia eskainiko du Katiuska taldeak Lesakako Arrano elkartean. 

Mairu Antzerki tailerrak Keinu Leihoak Antzerki zikloari hasiera eman zion pasa den igandean. Hain zuzen ere, Hondamendia antzerki obraren ikuskizunarekin abiatu zuten taldeak zikloaren hemezortzigarren edizioa. Asteburu honetan berriz, bigarren saioa eginen dute eta oraingoan, Katiuska taldeak Armiarma antzerkia eskainiko du bihar (abenduak 2) 20:30an, Arrano elkartean.

Lesakako udalaren eta Arrano elkartearen laguntzaz antolatzen den zikloak bertze bi saio izanen ditu abenduaren 10ean eta 17an ere. Lehenik, Mairu Antzerki tailerraren obra berria eskainiko dute abenduaren 10ean, hain zuzen ere. Intxaurra da lanaren izenburua eta Harriondoa kultur etxean eginen dute, 19:00etan. Sarrerak 6 euroko prezioa izanen du. Azkenik, abenduaren 17an, Metrokoadroka antzerki taldearen Zeozertan dabil baina ez dakit zertan lana taularatuko dute, Harriondoan ere 19:00etan. Obra hau ikusteko sarrerak ere 6 euroko balioa izanen du.