Lesakako San Fermin jubilatuen elkarteak gaztaina erre jatea eginen du datorren asteartean, azaroaren 6an, elkarteko egoitzan. Iluntzeko 20:00etarako jarria dute hitzordua eta gaztainekin batera, ajoarrieroa ere janen dute, urez, ardoz eta sagardoz lagunduta. Afari-meriendarako txartelak elkartearen ostatuan eskura daitezke, 15 euroen truke, abenduaren 2ra arte.