Eguberrietako azoka eginen dute igandean Erratzun

Antxeta Irratia 2022ko abe. 1a, 00:00

Erratzuko artisauek, urtero bezala, Eguberrietako azoka antolatu dute igande honetarako, azaroaren 4a. Goizeko 11:00etatik 14:30ak arte egonen da artisauen lanak erosteko eta ikusteko aukera. Azoka herriko plazan jarriko dute eta, euria egiten badu, frontoian.

Eskualdeko artisauek egindako ukenduak, xaboiak, artilezko osagarriak, eskuz jositako arropak, ilustrazioak eta eligaiak izanen dira eskuragarri bertan. Honez gain, musika egonen da eta haurrentzako tailerrak ere eginen dituzte. Gainera, saski baten zozketa eginen dute goizean zehar.