Lesakako Zerbitzuen Elkarteak Eguberrietako azoka antolatu du lehen aldiz, igande honetarako (abenduak 4) Lesakako udalaren eta Beti Gazte elkartearen laguntzarekin.
Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoareko Departamenduaren finantziazioarekin, Lesakako Zerbitzuen Elkarteak Eguberrietako azoka antolatua du igande honetarako, abenduaren laurako. Lesakako udalaren eta Beti Gazte elkartearen laguntzarekin, lehen aldia izanen da azoka hau ospatzen dela herrian. Goizeko 10:00etatik 18:30ak arte eginen dute Beheko plazan.
Guztira Lesakako bederatzi komertziok hartuko dute parte azokan: Kattagorria, Txinelka, Amura, Pittin, Intzuri, Bizkiak, Oreka, Ortzadar eta Comercial Maria Jesus. Dendek azoka jartzeaz gain, 200 euroko lau erosketa-txartelen zozketa egiteko ere aprobetxatuko dute eguna. Izan ere, azaroaren 21etik abenduaren 3ra bitarte, Lesakako Zerbitzuen Elkarteko kide diren komertzioetako bezeroek, hogei eurotik gorako erosketak egiteagatik, erosketa-txartel horien zozketan parte hartzeko eskubidea irabazten dute.