Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuak, Cederna Garalur eta Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeekin lankidetzan, antolatu duen zikloaren barrenean kokatzen da argindarraren eta gasaren fakturen inguruko hitzaldia.
Nafarroako Gobernuak, Cederna Garalurrek eta Nafarroako Tokiko Ekintza taldeek hitzaldia antolatuko dute biharko, abenduaren lehenerako, Donezteben. Bertan, argindarraren eta gasaren kontsumoari buruz arituko dira, fakturak dituzten kostu nagusiak azalduz eta aurrezteko aukerak erakutsiz. Saioa 17:00etan izanen da, Doneztebeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean.
Hitzaldia herritarrek eta enpresei zuzenduta dago, eta fakturen inguruan aritzeaz gain, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuak energiaren inguruan arreta emateko martxan paratu duen zerbitzuaren berri ere emanen du. Ekimen hau Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunak 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Programaren bidez finantzatuko da eta “Landa Jasangarritasuna 2” lankidetza-proiektuaren barruan kokatzen da.