Jon Alonsok bere obra berria aurkeztuko du Amaiurren

Antxeta Irratia 2022ko aza. 30a, 00:00

Amaiur bat urtero da Jon Alonsoren nobela berriaren izenburua eta ortzirale honetan, azaroaren 2an, aurkeztuko du Amaiurko elkartean, arratsaldeko 19:00etan. (H)ilbeltzak ekimenak eta Amaiurko Gaztelu elkarteak antolatu dute aurkezpena. 

Alonsoren liburuak amodio istorio baten filmaketa kontatzen du, orain dela 500 urte setiatu zuten Amaiurko gazteluan grabatzen ari dena hain zuzen ere. Maitaleen desira eta ustekabeko heriotza batek aldatzen du nobelaren nondik norakoa eta horren harira, fikzioaren eta errealitatearen nahastketa aurkitu ahal izanen du irakurleak orrietan barrena.