Euskaraldiaren barrenean antolatutako jarduera izanen da eta gaur ospatuko da, azaroaren 29an, Doneztebeko Herrigunean.
Euskaraldia dela eta, hainbat jarduera antolatu dituzte eskualdean eta tartean gaur ere hitzordu bat izanen dute Malerrekako eta Bortzirietako ahobizi eta belarriprestek. Hain zuzen ere, Mintzadromoa eginen dute Doneztebeko Herrigunean gaur, arratsaldeko 18:00etan. Malerrekako IKAren laguntzarekin antolatu dute jardueta eta ordu eta erdiko iraupena izanen du.