Nafarroako Bertsozale Elkarteak eskualdeko Bertso Eskoletako gazteentzako egonaldiak antolatu ditu abendurako Legasan.
Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatuta, Bertso Negulekuak ospatuko dira aurten Legasan, Kattalin aterpetxean. Abenduaren 27tik 29ra egonen dira eskualdeko Bertso Eskoletako gazteak bertan, bi txandatan bereiziak. Alde batetik, LHko ikasleak izanen dira abenduaren 27tik 28ra eta beste aldetik, DBHko mailakoak abenduaren 28tik 29ra. Nafarroako Bertso Eskoletako irakasleak ere bertan izanen dira, begirale lanak egiten.
Neguleku hauen helburu nagusia Bertso Eskoletako ikasleen arteko harremanak sustatzea da, baita bertsolaritzaz aisialdi eremu batean gozatzea ere. Horrela, egun horietarako egitarau zabala antolatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak.
Ekimen honetan parte hartzeko izen-emate epea irekia dago abenduaren 2ra bitarte. Horretarako, internet bidez, galdetegi bat bete beharko da eta 30 euro ordaindu. Hau da izena emateko eskuragarri jarri duten esteka: https://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa/Negulekuak-2022-izen-ematea