Filmaren lantaldearekin solasaldia proposatzen dute, Varietes zinemagelan 15:00etako proiekzioaren ondotik. Herriko lurrak kutsatzen diuen enpresa baten dirulaguntzaren baitan bere jarraipena zintzilik duen emakume abesbatza baten barne eztabaida kontatzen du, hainbat sari eskuratu dituen filmak.
Estibaliz Urresola zinemagileak 'CUERDAS' izeneko film laburra aurkeztuko du Hendaian Varietes antzokian larunbat honetan arratsaldeko 15:00etan. Proiekzioaren ondotik filmeko lan taldearekin solasaldia izanen da ere. Zinema zuzendari bilbotarraren bosgarren laburmetraia da honakoa, eta Cannes-en aipamen berezia jaso ondotik, Arnedoko (Errioxa) 'Octubre Corto' sari nagusia jaso ondotik, Goya sarietarako hautatua izan da ere.
Amonaren figura aldarrikatzen duen filma izanik, emakume abesbatza koru baten barne eztabaidaren istorioa kontatzen du. Euren jarduna jarraitu ahal izateko, eskualdea kutsatzen ari den enpresa baten laguntza ekonomikoa onartu ala baztertzeko eztabaida dutelarik. Estibaliz Urresola zuzendariarekin mintzatu gara.