Euskaraz lasai egiteko 30 Arigune baino gehiago dira Hendaian

Antxeta Irratia 2022ko aza. 23a, 00:00

Ileapaindegiak, okindegiak, banketxeak, kafetegiak eta zirkuitu laburreko produktuak eskaintzen dituen HendaiaKoop saltokia kooperatiboak ere bat egin du Euskaraldiarekin Hendaian. 

Euskaraldia aurrera doa, Euskal Herri osoan milaka ahobizi eta belarriprestek ariketa sozial erraldoi honetan parte hartzen ari dira. Eta hauekin batera, mota guztietako entitate eta elkarteek, Ariguneak osatzen dituzte. Euskaraldian, ariguneak mota guztietako entitateek osatzen dute. Euskaraz lasai mintzatu ahal izaiteko 30 arigunetik gora daude edizio honetan izena emana. Hauen artean hirierdian kokatua dagoen Hendaiakoop, saltoki parte hartzaile eta kooperatiboa.

Zerrenda honetan, ileapaindegiak, okindegiak, banketxeak eta kafetegiak daude besteak beste. Hendaiakoop saltoki parte hartzaile kooperatiboak ere euskaraldiarekin bat egin nahi izan du. Hendaiakoopek 200 bazkide baino gehio ditu, zirkuitu laburreko produktuak eskeintzen dituzte, egunero saltoki hontatik hamarnaka lagunek pasatzen dira, arigune izateak euskararen erabileran eragina izan du. Bertara gerturatu gira eta kutxan lanean zegoen, Ander Fernandezek kontatu digu zergatik bat egin duten, eta nola daramaten ariketa soziala egunotan.

Erlazionatuak

Euskaraz lasai egiteko 30 Arigune baino gehiago dira Hendaian

Antxeta Irratia 2022 aza 23 Behe Bidasoa