Berako erraldoi zaharrak konpontzeko lantaldea sortu nahi dute Beran. Duela urte batzuk berriak egin zituzten eta zaharrak zaharberritzeko asmoa erakutsi du beratar talde batek. Auzolanean eginen litzateke lana eta horretarako prest dauden guztiak bilera batera deitu dituzte. Hain zuzen ere, bihar ospatuko da bilera (azaroak 24), iluntzeko 20:30ean Berako suhiltzaileen parkean. Bilera edonorentzat irekia izanen dela argitu dute, baita haurrentzat ere, eta bihar gerturatu ezin denak baina laguntzeko nahia adierazi nahi duenak, 627 141 627 zenbakira deitzeko aukera duela adierazi nahi izan dute.