Oreka zirku eskolak eskainiko du ikastaroa eta 5 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta egonen da.
Berako Labiaga Ikastolak, Berako Kultur Batzordearekin batera, zirku ikastaroa antolatu du 5 eta 10 urte bitarteko haurrentzako. Ikastaroa abenduaren 5, 6, 8 eta 9an ospatuko da eta izen-ematea azaroaren 25ean bukatuko da.
Jakitera eman dutenez, abenduaren 5ean eta 8an, arratsaldez izanen da tailerra. 15:30ean hasi eta 16:45ak arte 5 eta 7 urte bitarteko haurrek parte hartuko dute eta 17:00etatik 18:30era berriz, 8 eta 10 urte bitartekoek. Abenduaren 6an eta 9an aldiz, goizez eginen dute ikastaroa. 10:00etatik 11:15era 5 eta 7 urtekoak arituko dira eta 11:30etik 13:00ak arte 8 eta 10 urtekoak.
Tailerra Labiaga Ikastolako Eztegarako egoitzan izanen da eta parte hartzeko izena eman beharko da aldez aurretik. Hain zuzen ere, ortzirale honetan (azaroak 25) bukatuko da izen-ematea eta horretarako esteka bat jarri dute eskuragarri: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeupdyrZFCGAGmADtCOTHp3f42qyuReuva6zZo1zPqtrD-geg/viewform.