Berako Plaza Zaharrera sartzeko bidea itxita egonen da gaurtik ortziralera bitarte

Antxeta Irratia 2022ko azaroaren 22a

Berako Udalak jakitera eman duenez, gaur goizetik ortziralera bitarte, Plaza Zaharrera sartzeko eta handik gora dauden baserrietara joateko bidea itxita egonen da. Zehazki, gaur goizeko 8:00etatik ortzirale arratsaldeko 18:00ak arte egonen da itxita. Arrazoia Kalbario erreka kanalizatzeko lanak dira. Bertako bizilagunek ezinen dira kotxez pasatu eta beraz, egunotan, Berako Plazan edo inguruetan utzi beharko dituzte euren autoak.