Malerreka aldeko mintzoak erabiltzeko gida aurkeztuko dute bihar Donezteben

Antxeta Irratia 2022ko aza. 22a, 00:00

Euskaraldiaren egitarauaren barruan, Malerreka aldeko mintzoak erabiltzeko gida aurkeztuko du bihar Donezteben Maite Lakar egileak. Mankomunitatearen egoitzan izanen da, arratsaldeko 19:30ean. 

Maite Lakarrek Malerreka aldeko mintzoak erabiltzeko gida sortu du. Liburuxka formatuan egina, bere helburua bertako euskalkien balioa goraipatzea izan da, baita idaztean euskaldunok izan ditzakegun zalantzak argitzea ere. Gainera, Malerrekako euskalkia noiz eta nola erabili ere argitzen du Lakarrek bere lanean.

Modu didaktikoan idatzitako gida da, adibideekin eta ulerterraza, interesa duen edonorentzat zuzendua egon dadin. PDF eta DOC formatuetan eskura daiteke gida, baita paperean ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, Malerrekako Mankomunitateko webgunean eskura daiteke, www.malerrekakomankomunitatea.eus/euskara/malerreka-aldeko-mintzoak/ helbidean.