Indarkeria matxistarik gabeko jendarte bat irudikatzeko bokazioz duela 9 urte sortutako Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren VIII. deialdia luzatu berri du Parean elkarteak.
Asun Casasolaren "borrokari eta kemenari" aitortza egiten jarraitzeko asmoz, eta hastapeneko helburuetan sakontzeko, 10-16 urte bitarteko gazteei eta helduei zuzendutako euskarazko zein gaztelerazko orrialde bakarreko ipuinak idazteko deia egin dute.
Hainbat nobedade ekartzen ditu aurtengo edizioak. Baina berdintasunaren aldeko jendartea bultzatzea eta genero indarkeria baztertzeko helburuarekin, ikuspuntu positibo bat bilatuko dute aurten, indarkeria matxistaren aurkako borrokaren aldekoa, alegia.
Kategoria bakoitzeko sari bana egongo da. Helduen kategoriako irabazleek 300 euroko sariaz gain, 50 euroko balioa duen liburu pakete bat jasoko dute, Iruñeako Katakrak liburudendaren eskutik. Eta gazteen kategoriako irabazleek 100 euroko saria jasoko dute, eta liburu xorta ere. Hauek feminismoaren inguruko gaiak jorratuko dituzte.
Gogoan izan beraz, otsailak 10a arte ipuinak asuncasasolaipuina@gmail.com posta elektronikoko helbidera bidal daitezkela, eta informazio guztia www.asuncasasolaipuinak.eus webgunean dago eskuragarri.
Bestalde, Azaroak 25a begiz jota, Argoiak elkartearekin elkarlanean, aurreko edizioetako zenbait ipuinen irakurketa musikatua egingo dute datorren asteazkenean, hilaren 23an, 17.00tan, Argoiak elkartearen egoitzan.