Haurrak euskal mitologiara hurbiltzeko esperientzia oso bat proposatzen du Biartek Hendaian

Antxeta Irratia 2022ko aza. 21a, 00:00

7 urtetik gorakoentzako zuzendutako tailerra antolatu dute ostiralean Mediatekan, erakusketa parte hartzailearen oinarria esperimentazioa delarik. 

'Gure mitologiaren hatsa' izenarekin, arte eta esperimentazioaren bidez euskal mitologiara hurbiltzeko erakusketa parte hartzaile bat antolatu du Biarte elkarteak Hendaian. Isabel Millet, Biarte elkarteko kideak azaldu digunez, sei txoko desberdin antolatuko dituzte, eta "dualitatearen kontzeptua landuko dute, gaua eta eguna, ura eta sua, lurra eta zerua bezalako elementuak baliatuta". Antzerkia, eskulturgintza, arte-eskulanak eginez eta kantuan euskal mitologiara hurbiltzeko. Mediatekan heldu den ostiralean arratsaldeko 16:45etan izanen da tailerra eta 7 urtetik gorakoentzako zuzendua den hitzordu honi buruzko xehetasunak bildu ditugu.

Isabel Millet, Biarte elkarteko kidearekin mintzatu da Maia Muruaga