Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolak Santa Zeziliako kontzertua eskainiko du gaur

Antxeta Irratia 2022ko aza. 21a, 00:00

Arratsaldeko 18:00etan ospatuko da kontzertua musika eskolan eta iaz solfeoko bigarren maila ikasi zutenek eskainiko dute emanaldia. 

Santa Zezilia eguna ospatzeko, Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolak kontzertua eskainiko du gaur 18:00etan, bere egoitzan. Aurreko ikasturtean solfeoko bigarren maila ikasi zutenek emanen dute kontzertua eta ondotik, diplomak eskuratuko dituzte.

Hasteko, Ione Huicik Martha Mierren Baroque expressions obra joko du pianoarekin. Ondotik, Garazi Arburuak Xabi Solanoren Etxe Alai eta Cris lanak joko ditu trikitixarekin, baita Arin-arin herrikoi bat ere. Axuri Zapiainek, pianoarekin berriz ere, Catherine Rollin-en Lyric Nocturne pieza joko du. Ainara Varelak, trikitixarekin, Julen Alonsoren Biribilketa eta Irlanda obrak eskainiko ditu, baita Arin-arin herrikoi bat ere, eta bukatzeko, Saioa Gartziak Melody Barber-ren Brisk Winds pieza joko du pianoarekin.

Kontzertuari amaiera borobila emateko, Ione Huici, Axuri Zapirain eta Saioa Gartziak Boogie Bum joko dute elkarrekin pianoarekin.

Musika Eskolarik aipatu dutenez, bihar (azaroak 22), Santa Zezilia eguna denez, eskola itxita izanen dute eta ez dute klaserik emanen.