Abenduaren 2an eginen dute bertso afaria, Euskararen Egunaren bezperan, eta Josu Sanjurjo, Maddi Ane Txoperena eta Xabat Illarregi izanen dira afaria girotuko duten bertsolariak.
Euskararen Egunaren egitarauaren baita, bertso afaria antolatu dute Malerrekako Bertso Eskolak, Lapaitza Gazte Asanbladak, Euskaraldiko Batzordeak eta Malerrekako Mankomunitateak, Doneztebeko Santamaria jatetxean datorren abenduaren 2an. Afarian, hiru bertsolari nafar arituko dira kantuan, hain zuzen ere Josu Sanjurjo eta Maddi Ane Txoperena lesakarrak eta Xabat Illarregi leitzarra.
Afariko txartelak eskuratzeko azken eguna azaroaren 27a izanen da, eta Titi ostatuan edo Ostiz dendan eros daitezke. Aukera begetarianoa ere izanen da eta txartela eskuratzerakoan eska daiteke aukera hori.