Aste honetan N-121-A errepidea moztua egonen da Sunbilla parean

Antxeta Irratia 2022ko aza. 21a, 00:00

Gaurtik ortziralera bitarte, trafikoa NA-1210 errepidetik desbideratuko dute Sunbillako iparraldeko bidegurutzetik Iruri Motor pareraino.

Gaurtik ortziralera bitarte (azaroak 25) N-121-A errepidea moztua egonen da Irungo noranzkoan, Sunbillako iparraldeko bidegurutzetik Iruri Motor pareraino. Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, zuntz optikoen kanalizazioak babesteko eta Arrigazteluko tuneleko kontserbazio lanak direla eta, trafikoa NA-1210 errepide zaharretik desbideratuko dute egun hauetan. Iruñeako noranzkoan berriz, errepide berritik joanen dira autoak eta hortik pasatzen direnek errei aldaketak seinaleztatuak izanen dituzte dagoeneko.