Ezezez taldearen kontzertua izanen da bihar Beran

Antxeta Irratia 2022ko azaroaren 17a

Ezezez taldeak kontzertua emanen du bihar (azaroaren 18an) Berko Kataku ostatuan. Gaueko 22:00etarako egin dute hitzordua eta taldeak When I Think Something is Funny I Smile izeneko diskoa aurkeztuko du bertan. Bilboko taldea da Ezezez eta Unai Madariagak da proiektu honen burua. Johnny Clash, Daniel Johnston, Lou Reed edo John Frusciante musikagileetatik edaten duen banda da.