Euskaraldia ostiralean abiatuko da eta herriz-herri txapa banaketaren eginahaletan dabiltza. Urruñara hurbildu da Maia Muruaga lankidea, astelehenean Urruñako herriko etxe aintzinean lehen txapa banaketak izan baitira. Asteazken honetan ere, arratseko 18.30etatik 19.30etara txapak banatuko dituzte Urruñako herriko etxean.
Euskaraldiaren Urruñako herri batzordeko Pruden Soduperekin mintzatu da, eta honek emandako datuen arabera 2020ko Euskaraldian 300 urruñarrek parte hartu zuten bitartean, mementukotz 200 inguru dira izena eman dutenak. Nolanahi ere, aurreko edizioetan izena eman eta txapa gordea duten askok ere ariketa soziala egingo dutelakoan dira. Bestalde, 20tik gora Arigune osatu dira herrian, komertzio, ostatu eta lantegietan. Eta horrek euskararen erabileran dinamika berriak bultzatuko dituelakoan dira.
Euskaraldiaren lehen eguna ere markatuko dute, ostiralean, DJ Bullek animaturik, herriko plazan 18:30etik goiti.