Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak ahalduntze tailerra antolatu du Emagin elkartearekin batera.
Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak, Emagin elkartearekin batera, ahalduntze tailerra antolatu du biharko, azaroaren 17rako, arratsaldeko 18:00etan. Lesakako Koskontako Bideko udalaren aretoan ospatuko da tailerra eta bertan, emakume izatearen inguruko hausnarketa feminista, gure gorputzaren inguruko kontzientzia hartzea, patriarkatuaren eraginaren inguruan hausnartzea, autoestimua, ahizpatasuna, zaintza eta subjektu politiko izatearen kontzientzia landuko dute.
Tailerrean parte hartzeko izena eman behar da aitzinetik. Horretarako, Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuko helbidera (berdintasuna@bortziriakberd.eus) edo 722 69 30 78 whatsapp zenbakira idatzi beharko da.