Euskaraldiko txapak banatuko dituzte egunotan Bortzirietan

Antxeta Irratia 2022ko aza. 16a, 00:00

Beran Beralandetan eta Errekalden, Lesakan liburutegian eta Igantzin Biltoki elkartearen egoitzan banatuko dituzte. 

Ortzirale honetan (azaroak 18) emanen zaio hasiera Euskaraldiaren hirugarren edizioari eta horretarako, Ahobizi eta Belarriprest txapak banatzen hasiak dira herri guztietan. Bortzirietan ere egunotan banatuko dituzte izena eman dutenen artean txapak eta banderak ere salgai paratu dituzte dagoeneko.

Beran, bertzeak bertze, gaur eta bihar banatuko dituzte txapak Beralandetan, 18:00etatik 19:30era. Ortziralean aldiz, Errekalde ondoan izanen dira, 18:00etatik 20:00etara. Gainera, bertan izena emateko aukera ere izanen dela adierazi dute.

Igantzin bihar bakarrik egonen dira txapak banatzen (azaroak 17), arratsaldeko 18:00etatik 19:30era, Biltoki elkarteko egoitzan. Bertaratu ezin denari, bertze norbaitekin moldatzeko eskatu diote. Honez gaiz, banderak ere salgai dituzte Igantziko estankoan bortz euroen truke.

Lesakan azkenik, liburutegian lor daitezke txapak, egunero, arratsaldeetan ortzirala bitarte.