Azaroaren 22an ospatuko da eta Biziraun elkarteko Iratxe Etxenikek eskainiko du hitzaldia.
Biziraun elkarteko kide den Iratxe Etxenike izanen da azaroaren 22an Lesakan suizidioari buruzko hitzaldia ematen. Errealitateari hitza jarriz izenburupean, suizidioaren prebentzioaren inguruan arituko da Etxenike Lesakako Koskonta Bideko udal aretoan, arratsaldeko 17:30etik aitzinera.
Solasaldian parte hartzeko izena eman behar da eta horretarako azken eguna gau izanen da, azaroak 16. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean egin daiteke, baita 948 63 50 36 edota 634 22 36 59 zenbakietara deituz edo info@bortziriakgz.eus helbidera idatziz.