Tere Irastortza Garmendia idazleak poesia errezitaldia eskainiko du ortzegun honetan (azaroak 17), arratsaldeko 18:00etan, Doneztebeko liburutegian. 2015ean kaleratu zuen 'Mundua betetzen zenuten' poesia liburuan argitaratu zituen poesiak errezitatuko ditu bertan, euskaraz eta gazteleraz.