Maiatzeko udal hauteskundeetarako zerrendaburu izango da Irunen, lau urteotan hautetsi lanetan egindako lanari segida emateko xedez.
"Guk erreleboak modu naturalean ulertzen ditugu, pertsonek etapak betetzen dituzte, baina proiektu politikoek ez, eta jarraipena behar dute", adierazi du Brionesek Antxeta Irratian. Horrela, Jokin Melidaren lekukoa hartuko du maiatzeko udal hauteskundeetan EH Bilduko Irungo hautagai gisa. EH Bilduren barne araudiko oinarrietan egindako prozesuan Brionesen hautagaitzak berretsi dute. Eta "Irun euskaldun, feminista eta berdinzaleagoa eraikitzeko prest" dagoela iragarri du.
Zentzu honetan, hautetsia izan den lau urteotan ongizatean, ekologian, trantsizio energetikoan, auzoen defentsan edota etxebizitza politiketan, besteak beste, egindako "lan kolektiboari jarraipena" emateko asmoz lan egingo duela iragarri du. Izan ere, lau urteotan etxebizitza bezalako alorretan urrats garrantzitsuak emateko aukera izan badute ere, "eskax geratu zaigu, eta horri jarraipena eman behar zaio".