Agroekologia auspotzeko 'Aletze Eguna" antolatu du Sorburu Baratza kooperatibak Botikan

Antxeta Irratia 2022ko aza. 10a, 00:00

Eskualde mailako proiektua bada ere, Hondarribiko Udalak Botika agrogunean utzitako 5.000 metro koadroko lur-eremuan agroekologiaren aldeko apostua egina duten 20 bat familik osatzen dute Sorburu Baratza proiektua. Kuota bat ordaintzen dute, eta langile batek baratzaren egunerokoa kudeatzen badu ere, sasoiaren araberako lan handiak auzolanean egiteko konpromisoa dute. 300 metro koadroko negutegi txiki bat ere badute, eta ureztatzeko sistema. Horri esker, garaiko produktuak kontsumitzeko aukera ematen die, KM0 eta ekologikoan.

Orotara, 20-25 saski inguru banatzen dituzte astero. Baina proiektua zabaldu nahi dute, proiektua ezagutu nahi duen ororentzako, larunbata honetan 12:00etan 'Babarrun Aletze Eguna' besta antolatu dute, baratza ezagutu, aletu eta barbakoa baten inguruan elkar ezagutzeko.