Itsasertzean klima aldaketari egokitzeko 150 aditu bilduko ditu Uhinak kongresuak

Antxeta Irratia 2022ko aza. 10a, 00:00

'Uhinak' klima aldaketa eta itsasertzari buruzko mugazgaindiko 5. kongresua azaroaren 16an eta 17an ospatuko da Irungo FICOBA erakustazokan. AZTI erakundeak (itsasoan aditua den zentro teknologiko eta zientifiko) proposaturiko 150 adituren eskutik, 40 hitzaldi eta mahainguru emango dira bi egun hauetan. 2050 urtera arteko epea begiz jota dute, eta larrialdi klimatikoak eragingo dituen ondorioak aztergai jarriko dituzte ikuspegi desberdinetatik, betiere, eman daitezkeen muturreko gertakarietara egokitzeko estrategia zehazteko.

Horrela, klima aldaketaren ondorioak arintzea eta biodibertsitatea berrezartzea, gobernantza edota enpresentzako sortuko diren aukerak ezagutzeko aukera emango du ere. Elkarlan publiko-pribatuaren beharra izango baita erronka honi aurregiteko.

Kongresua publikoari irekita egongo da baina derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, www.uhinak.com webgunean sartzea besterik ez duzue.


Erlazionatuak