Idoia Lekuek gidatuko du solasaldia eta Igantziko udaletxeko bilera aretoan ospatuko da, bihar (azaroak 11) arratsaldeko 18:30ean.
Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, zenbait ekitaldi antolatu ditu hilabete honetarako. Hauetako lehendabizikoa “Maitasun erromantikoa deseraikitzen” solasaldia izanen da. Idoia Lekuek gidatuko du hitzaldia eta Igantzin ospatuko da, bertako udaletxeko bilera aretoan, azaroaren 11n, 18:30ean.
Hitzaldian parte hartzeko izena eman behar da, berdintasuna@bortziriakberd.eus postara edo 711 69 30 78 Whatsapp zenbakira idatziz.